Gentleman Jessie *****
Jesse Smith, Carbonas taldeko baxu-jotzailearen power-pop egitasmoa da honakoa. 2007 urteko disko onenen zerrendetan behar luke, ezbairik gabe. Bildutako 13 kantuek 70eko hamarkadako Stiff zigilu ingelesean grabatutakoak dirudite, begiratu bestela diskoaren azalari (Elvis Costellori egindako keinu nabarmena da). Diskoak riff biziekin jositako pop-pilula energetikoak gordetzen ditu, ahots-melodia bikainak, grabazioaren soinuak dir-dir egiten du belarrietan, eta abestiak pastel gozo-gozoak dira.