Gente di Roma (Gente de Roma) ***
Bideo-kamera digitalaz filmatu du Ettore Scolak dokumental interesgarri hau, eta bideo-kamera horren jopuntua, Europako hiri zaharrenetako bat da: Erroma. Scolak erromatarren bizimodua erakusten du; hiriko plaza, kale, taberna, autobus eta tranbien arnasa bere eginez. Zinemagile italiarraren begiradan bestelakorik ere bada, ordea: arloteak, eskaleak, etorkinak
eta bakardadea. Dokumentalean Ettore Scolaren adiskide minak ere azaltzen dira. Besteak beste, Stefania Sandrelli aktorea eta Nanni Moretti zinemagilea. Arrazismoa, langabezia, bakardadea eta gizatasuna malenkoniaz eta umore ukituz ere erretratatzen du Ettore Scola maisu beteranoak dokudrama inperfektu baina hunkigarri honetan.