GAZTEZULOko lantaldearen sekretu frikiak argitara!!

GAZTEZULOko lantaldearen sekretu frikiak argitara!! Harrotasun Frikiaren Eguna dugu gaur, hilak 25!! GAZTEZULOko langileok gure frikismoak aireratu ditugu... zein da zure ezkutuko zaletasun bitxiena? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezuloko-lantaldearen-sefretu-frikiak-argitara/@@download/image/spock-and-sheldon1.jpg
2018/05/25
berria
Harrotasun Frikiaren Eguna dugu gaur, hilak 25!! GAZTEZULOko langileok gure frikismoak aireratu ditugu... zein da zure ezkutuko zaletasun bitxiena?
GAZTEZULOko lantaldearen sekretu frikiak argitara!!

Egun handia dugu gaur! Harrotasun Frikiaren Eguna da hilaren 25a, eta ospatzeko, GAZTEZULO lantaldearen sekretu frikienak aireratu ditugu!!

 

NAGORE KOCH

Ez da oheratzen psikopaten inguruko bideo edota erreportajeak irentsi gabe. Izugarri interesatzen zaio gizakiaren muturreraino iristeko gaitasun hori, eta gezurra badirudi ere, halako dokumentalek sekulako lasaitasunaz lo hartzen laguntzen diote. Nagorek argi du psikopata artean bizi garela, batez ere politikoa bada.

 

 

ANE URRUTIKOETXEA 

Bere ahots finak eta irribarreak ez zaitzala nahastu; izugarri disfrutatzen du Pressing Catch borroka basati eta mediatikoen bideoak ikusten!! Gezurra badirudi ere, erabat dibertigarriak iruditzen zaizkio, barre pila botatzen ditu, eta The Undertakerren fan totala da.

 

 

GAIZKA IZAGIRRE

Badakigu Gaizka sobera frikia dela, batez ere telesail eta film kontuetan; hitz egiozu Lost, The Big Lebowsky eta Gooniez, eta erabat liluratuko duzu. Baina, bazenekiten umetako jostailuen bilduma ederra duela ezkutuan? Tazoak, Coco Crash, Game & Watch kontsolak, Bots zenbakiak, patata frijitu pakateetako Dragoi Bolaren gomazko panpinak... 80ko hamarkadan egindako zerbait baduzu, Gaizkak erosiko dizu!

 

 

AGURTZANE GOMEZ

Atera ezazu Agurtzane erromerian dantzatzera eta erabat txoratuko duzu! Gozategi, Egan (Mexiiiikoooooo!!), Epelde eta Larrañaga (Kupela, kupela)... Zita amaitzeko, eraman donutsak jatera, erabat txoratuko duzu!!

 

 

ZURIÑE MAGUREGI

Zuriñek badu ez ohiko dohain bat; nahi izanez gero, ijitoan hitz egingo dizu primerako azentuan! Gainera, oso erabilgarria ez den arren, bere garunak sekulako gaitasuna du txikitako marrazki bizidun guzti-guztien abestiak gogoratzeko; galdetu edozein eta ziur hasieratik bukaerara kantatuko dizula!