GAZTEZULOk Durangoko Azokan eskainiko dizuna!
Aurten, Goienkale 43. postutik pasa... ez zara damutuko!
Dagoeneko oin bat sartuta dugu abenduan, eta ate-joka dator beste behin Durangoko Azokaren 53. edizioa. Eta zuk, nola bizi duzu azoka? Korrika sartu eta standetan doan dituzten produktuak pilatzen dituzun horietakoa zara? Toti Martinez de Lezearen sinadura edo Berri Txarraken Libre biniloa lortzeko ilaran ematen duzu goiza? Goiz jaiki eta familia osoarentzat Gabonetako opariak erosteko aprobetxatzen duzu? Disko berria atera duen modako talde horren kontzertua ikustera zatoz? Durangora hurbiltzeko aitzakiak milaka dira, eta GAZTEZULOk arrazoi berri bat eskainiko dizu!
GAZTEZULO GOIENKALE 43n!
Eta zer eskainiko du aurten GAZTEZULOk azokan? Goienkale 43n topatuko gaituzue!
- 2019 EGUTEGIA / 2 euro: Urtero bezala, Galder Izagirreren argazkiz osatutako EGUTEGIA izango dugu salgai, baina aurtengoa ez da nolanahiko egutegia izango! Izaro, Zea Mays, Mursego, Liher, Eneritz Furyak, Olatz Salvador, Libe, Anari, Hesian, Maddi Oihenart, Afrika Bibang eta Kashbad musikarien letra zati bat batu diogu Galder Izagirreren fotografiko ikusgarriari. Emaitza, 12 hilabetez gozatzeko egutegi artistikoa duzu, baratze kultural baten itxuraz!
- 2019 AGENDA KULTURALA / 12 euro: Eta aurtengo produktu izarra... GAZTEZULO 2019 AGENDA KULTURALA! Gure agendarekin dena txukun apuntatuta izateaz gain, lehena izango zara ekitaldi kulturalen datak jakiten. Eta ez hori bakarrik! Egun seinalatuak gogoratzeko pegatina esklusiboekin! Lantaldeak irudimen, umore eta jakituria guztia isuri du agenda harrigarri eta dibertigarriena sortzeko! Eta gogoratu; aurten ere, 365 egun dituzu prokrastinatzeko!
GAZTEZULO AGENDA 2019:- 2019 urteko egunak asteka.
- Pegatinak.
- Esaldi dibertigarriak.
- Nazioarteko egunak.
- Egun seinalatuak.
- Urteko ekitaldi kulturalen agenda.
- Proposamenak hilero.
- Kontaktuak eta oharrak apuntatzeko lekua.
- Poltsikorako tamaina eta uztai-koadernoa.
GAZTEZULOKIDEA BAZARA: Agendan deskontua duzu! 10 eurotan eskuratu ahal izango duzu!
GAZTEZULOKIDE EGITEN BAZARA: Hauek dira aukeratzeko dituzun eskaintzak:
- %100 GAZTEZULO: Hilero GAZTEZULO postontzian + online 28 euroren truke; gainera, egutegia + Josu Larrinagaren Euskal Musika Kosmikoak liburua opari!
- NOSTALGIKOA: Hilero GAZTEZULO postontzian 22 euroren truke; gainera, egutegia + Josu Larrinagaren Euskal Musika Kosmikoak liburua opari!
- DIGITALA: Hilero GAZTEZULO online 11 euroren truke; gainera, egutegia opari!
- PREZIO OROKORRAK: Gaztezulo 200 zenbakia eta abendukoa 3 eurotan izango duzu salgai, eta gainontzeko zenbakiak 1 euroren truke eskuratzeko aukera.
- SORPRESAK: Aurten, (ABENDUAREN 5ean), JON BASAGUREN musikariaren bisita izango dugu... egon adi!