Gaztelugatxe eta Zumaia saritu dituzte 'GOT' telesailari esker

'Game Of Thrones'-eko azken denboraldiko paisaiek Location Managers Guild International Awards saria jaso dute!

Kokaleku onenaren Oscarren tankerako sariak jaso dituzte Gaztelugatxek eta Zumaiak Game Of Thrones telesailari esker; azken denboraldirako bertan errodatutako eszenak paisaia ezin hobean egin zirela ondorioztatu du Kokalekuen Sindikatuak, eta Location Managers Guild International Awards saria eskaini diete HBO ekoiztetxeko arduradunei. Zorionak!