Gazte-gaztea, azkar-azkarra

Ba al dakizu nor den Christophe Lemeitre? 20 urteko frantziarra aurtengo izar disdiratsuenetako bat izaten ari da atletismoan. Duela hilabete handia egin zuen: 100 metroko proba 10 segundo azpitik bukatu zuen. Hori lortzen lehen lasterkari zuria izan da.


Lemaitrek 9 segundo eta 98 ehuneneko denbora egin zuen. Bestalde, Bartzelonan jokatu berri diren Europako Atletismo Txapelketetan urrezko domina bana kolkoratu du 100 eta 200 metroko lasterketetan.
Bartzelonara joan aurretik, abiadura lasterketetako izar nagusiekin lehiatzeko aukera izan zuen, eta bosgarren helmugaratu zen. Usain Bolt eta Asafa Powell izan ziren azkarrenak lasterketa hartan.
Urtetik urtera, markak hobetzen ari da.
17 urte: 10 segundo eta 38 ehuneneko (2008ko maiatza, Geneva)
18 urte: 10 segungo eta 26 ehuneneko (2008ko uztaila, Albi)
19 urte: 10 segundo eta 4 ehuneneko (2009ko uztaila, Novi Sad)
20 urte: 9 segundo eta 98 ehuneneko (2010eko uztaila, Valence)