Gazteek bilaketak egiteko TikTok erabiltzen dute Google baino lehen

TikTok plataformak funtzio berri bat izan lezake etorkizunean?

Gazteen artean TikTok-ek sekulako arrakasta eskuratu du. Horrenbeste, ezen bideo motzen plataformak Google gainditu duen bilaketak egitearako garaian, gazteen artean bederen. 

Google-ko presidente ordea den Prabhakar Raghavan-ek onartu duenaren arabera, gazteek, bilaketa zehatzak egiterakoan, TikTok-era jotzen dute, edota bestela Instagramera. Oraingoz anekdota bat da, baina Google-en zifretan eragin lezake etorkizunean. "Gure ikerketen arabera, gazteen ia %40k "non jan" eta halako kontsultak egiteko TikTok edo Instagram erabiltzen dute Google Maps-en aurretik", adierazi du Raghavan-ek. 

Egoera ikusirik, Google neurriak hartzen hasi omen da, publiko gaztearen arreta berreskuratzeko. Ez da TikTok-ek gainditu duen plataforma bakarra. Facebook eta Instagram ere atzean geratzen ari dira. TikTok etengabe hazten ari da. Hain da horrela, bideo-jokoen industrian sartzea ere pentsatzen ari baita, bere plataformara jokoak gehituz.