Gazteak, mikro aurrean Donostian

Donosita Kulturak eta Udaleko Gazteri Sailak bultzatuta, zortzi gaztek gidatuko dute 'Gure kabuz' programa, Casares Irratian (FMko 107,4), hilean behin. Lehen saioa astelehenean izango da, 19:00etatik 20:00etara.


13 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako saioa da. Besteak beste, musika eta gaurkotasuneko gaiei tartea eginen diete. Elkarrizketak ere izango dira.