Gazteak lan gabe

81 milioi gazte daude langabezian mundu osoan, Nazioarteko Lan Erakundeak emandako datuen arabera. 15 eta 24 urte bitartekoen %13 lan bila dabiltza, inoiz baino gehiago. Gainera, datu hori jaitsi ez, igo egingo ei da. Galdutako belaunaldia sor daitekeela ohartarazi dute; hau da, lan bila luzaroan alferrik aritu ostean, lan mundutik at gelditu eta urte batzuk barru lanpostu bila haiek baino gazteagoak direnekin lehiatu beharko direnak.