'Gazteak Auzolanean' dirulaguntzen deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak
18 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako laguntzak dira, euren ideiak garatu eta eraldaketa soziala eragiteko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Gazteak Auzolanean dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Gipuzkoako 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako dirulaguntzak dira, beraien ideiak garatu eta gizartean eragin positiboa izan eta eraldaketa soziala eragingo duten proiektuak aurrera eramateko.
Egitasmoak urtebetean gauzatu beharko dira, berriak eta berritzaileak izan, eta irabazi asmorik gabekoak. Parte hartuko duten lan-taldeak gutxienez hiru lagunekoak izan beharko dira. Nahitaezkoa da proiektuak artistikoak edota kultural komunitarioak izatea, ingurunearen zaintza eta jasangarritasuna kontuan hartzen dutenak. Horretaz gain, genero berdintasuna, euskara, kulturartekotasuna, elkartasuna eta beste alorretan oinarritutako gizarte edo komunitatea eraberritzeko proiektuak izan beharko dira.
Eskaerak ekainaren 14rako aurkeztu behar dira eta ebazpena, deialdia argitaratu denetik sei hilabetera emango da. Gehienezko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa. Asko jota, 24.500 euro banatuko dira.