Donostiako Jazzaldiak iragarriak zituen datak mantentzen ditu, baina bere programazioa murriztuko du

Donostiako Jazzaldiaren 55. edizioa ospatu egingo da, momentu osasun egoerak posible egiten badu bederen. Gauzatuko ez diren ikuskizunen sarrerak itzuli egingo dira eta Trinitate plazako agertokia mantendu egingo da.

Hori bai, aforo murriztuaren covid-19a dela eta, baina iragarritako datetan. Horrela, oraingoz uztailaren 22tik 29ra Jazzaldia mantendu egingo da bertako talde lokalak lehenetsiz. Jaialdia erabat publiko lokalari zuzendua egongo da. 

Kontzertuetako aforoa oso murriztua izango dela adierazi dute antolatzaileek, baita programazioa ere. Hala ere, Trinitate plazako agertoki mitikoa mantendu nahi dute, jaialdiaren nortasunaren zati baita. 

Beraz, Jazzaldia inoiz baino lokalagoa izango da, beti ere ospatuko balitz, nagusiki artista lokalekin osatuko baitute programazioa. Hori bai, argi utzi dute higiene arauak modu zorrotzean beteko dituztela publikoaren osasun bermatzeko.