Gaurtik aurrera Mexikoko irudi zoragarriak ikusgai dira Zarauzko Photomuseumean

Julian Redondo argazkilari bizkaitarrak 'Hamar egun Mexikon' izenburudun erakusketa jarri du ikusgai Zarauzko Photomuseumean. Gaur zabaldu eta apirilaren lehen egunera arte izango da bertan. Argazkilariak Mexikoko ikuspegi pertsonala erakutsi nahi izan du, 1996an Japonian izan zenetik ekarritako irudiekin egin zuen bezalatxu. 


Redondo iazko martxoan izan zen Mexikon, senitartekoak bisitatzera joan baitzen, eta Valle Bravo, Toluca, Teotichuacan, Iztapalapa, Xoochimilco, Tequisquiapan eta Teotzotlana bisitatu zituen, Mexiko Hiria hiriburuaz gain. Bertan bildutako 40 irudi dira orain ikusgai jarri dituenak.

Bere hitzetan, jendearen eguneroko bizimodua islatzen saiatu da, eta argazkilariak hirugarren pertsona bezala jokatu du; ez ditu poseak eta nahita sortutako irudiak bilatu. Horrela, ikuslea bera egon zen lekura eraman nahi izan du.

Redondoren ibilbidean zuri-beltzezko argazkiak izan dira protagonista, eta Japoniatik ekarritako irudiek ere hori zuten ezaugarri nagusi. Haman egun Mexikonen, ordea, kolore bizidun argazkiak tartekatu ditu, halako herrialde batean ezinezkoa baita bertako koloreez kutsatzea.