Gaur hasiko dira Azpeitiko XXXII. Euskal Antzerki Topaketak

Kamikaz Kolektiboaren eskutik ‘Euli giro’ obrak estreinatuko du gaur gauean Azpeitiko XXXII. Euskal Antzerki Topaketen egitaraua. Gaurtik hasi eta azaroaren 23ra bitarte, hortaz, hamaika ikuskizun interesgarri nagusituko dira Azpeitian.



Aurtengo edizioaren berrikuntzen artean azpimarratzekoa da, besteak beste, Azpeitiko Gaztetxean izango den antzerki alternatiboaren zikloa. Azaroaren 20tik 22ra, biak barne, hiru obra ikusi ahal izango dira 21:30etatik aurrera.

Egitarauari dagokionez guztira, 13 ikuskizunek osatzen dute XXXII. edizioaren programazioa. Horietatik bi, Kamikaz Kolektiboaren Euli Giro eta Azpeitiko Lakrikun antzerki taldearen Non gaude? ikuskizunen estreinaldia izango dira eta azaroaren 10etik 12ra bitarte, ikasleei zuzendutako antzerkia izango da ikusgai.

Azken urteetan bezala, gaurtik aurrera, eta azaroaren 23ra bitarte, antzerkiaz gozatu ahal izango du Azpeitira gerturatzen den guztiak. Sarrera guztiak 5 euroren truke erosi daitezke eta aurrei zuzendutako ikuskizunak, aldiz, 3 euro balioko dute.

Egitaraua


  • Urriak 31, ostirala: Kamikaz Kolektiboaren Euli giro antzerkia helduentzat (estreinaldia). 21:30ean Soreasu antzokian.
  • Azaroak 1, larunbata: Tartean teatroaren Pankreas antzerkia helduentzat. 21:30ean Soreasu antzokian.
  • Azaroak 2, igandea: II. Antzerki Eskolen Eguna, 12:00etan plazan. 18:00etan Soreasu antzokian, Eidabe Kultur Elkartearen Egun berri bat lana haur eta helduentzat.
  • Azaroak 7, ostirala: Masakarada taldearen Arkimedesen printzipioa lana helduentzat. 21:30ean Soreasu antzokian.
  • Azaroak 8, larunbata: Lakrikun antzerki taldearen Non gaude? obra helduentzat (estreinaldia). 21:30ean Soreasu antzokian.
  • Azaroak 9, igandea: Txalo taldearen Molli Malonen ipuin sinestezina obra haur nahiz helduentzat. 18:00etan Soreasu antzokian.
  • Azaroak 10, 11 eta 12: Ikasleei zuzendutako antzerkia.
  • Azaroak 14, ostirala: Azpeitiko Emakumeen Tailerraren eskutik Orekaren desoreka lana helduentzat. 21:30ean Soreasu antzokian.
  • Azaroak 15, larunbata: Dejabu panpin laborategiaren Arrastoak lana helduentzat. 21:30ean Soreasu antzokian.
  • Azaroak 16, igandea: Paraiso teatroaren Erpurutxo lana haur eta helduentzat. 18:00etan Soreasu antzokian.
  • Azaroak 20, osteguna: Eneritz Artetxeren Konpota lana (antzerki alternatiboa). 21:30ean Gaztetxean.
  • Azaroak 21, ostirala: Metrokoadroka taldearen Zertarako hegoak? antzerkia (antzerki alternatiboa). 21:30ean Gaztetxean.
  • Azaroak 22, zapatua: Higa antzerkiaren Espazio hutsak lana (antzerki alternatiboa). 21:30ean Gaztetxean.
  • Azaroak 23, igandea: Logela multimediaren Barbantxo 3D-ko obra. 18:00etan Soreasu antzokian.