Gaur "giving tuesday" deitutakoa dela bazenekien?

"Black Friday" joeraren kontsumismoari kontrajartzen zaion mugimendua da.

Gaur ospatzen da giving tuesday deitutakoa, kontsumismoaren astean solidaritate apur bat zabaltzeko helburuz sortua. Black Friday-k bultzatzen duen kontsumismoari kontrajartzen zaio eta hainbat proiektu sozialetan kolaboratzeko deia egiten du mugimenduak. 

Giving Tuesday ideia New Yorkeko ONG 92Y Street-ek sortu zuen. GKE hau 100 urte baino gehiagoan ekintza sozialak burutzen ari da eta bere esperientzia proiektu solidarioak zabaltzeko erabiltzen du. 

2012an sortu zen "emateko astearteak" deitutako mugimendu hau Black Friday-ren alternatiba moduan. Azken honek, Eguberrien aurreko erosketak bultzatzen ditu. Giving tuesday-ek ordea, erostea ezematea du helburu, ekintza solidarioak bultzatuz. 

Estatu Batuetan sortu zen mugimendu hau mundura zabaltzen hasi da. Espainiar Estatuan adibidez, 2015ean 405.000 euro eskuratu ziren askotariko proiektu sozialentzat azaroaren 28an eta 82 pertsonek eman zuten odola lehen aldiz. 2019an 726.301 euro bildu ziren 300 proiektu sozialentzat. Eta zuk? Aurtengo giving tuesday-n parte hartuko al duzu?