Gaur amaituko da Azkoitiko jaietako film laburren lehiaketan izena emateko epea

Lanak aurkezteko epea abuztuaren 8an itxiko da. 'Gezurra' da aurtengo gaia.

Film laburrek hamabi minutuko iraupena izan beharko dute gehienez, eta euskaraz eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira. Lanak originalak eta inon saritu gabekoak izan beharko dute, eta gezurraren bueltan garatu beharko dira. Lehiaketan 16 urtetik gorakoek har dezakete parte. 

Gaur izango da izena emateko azken eguna eta filmak, berriz, abuztuaren 8rako aurkeztu beharko dira Udaleko Kultura sailean. Bi sari emango dira: Epaimahaiaren Saria eta Ikuslearen Saria. Bata zein bestea irabazten duen taldeak 300 euroko diru-saria eta oroigarria jasoko ditu

Filmen proiekzioa abuztuaren 15ean egingo dute, 22:30ean, herriko plazan. 

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.