Gaur abiatuko da EH Sona Jaialdia Bartzelonan
Gaurtik, urriak 26, abenduaren 1a bitarte izango da EH SONA, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen musika jaialdia. GAZTEZULOn jaialdiko lau emanaldietarako sarrerak ditugu irakurleen artean zozkatzeko. Animatu eta parte hartu!
Iazko edizioan bezala, aurten ere, EH Sona Jaialdiaren irekiera ekitaldia kale kontzertua izango da Passeig del Born-en. Pasa den urtean Ken Zazpi aritu zen eta aurten, berriz, Laurobak estreinatuko du jaialdia.
EH Sonak astero izango zer eskaini. Guztira, 13 kontzertu aurkezten ditu hamalaugarren edizioaren kartel ofizialak. Besteen artean, Lisabö, Ama Say, We Are Standard, Ruper Ordorika, Doctor Deseo edo Peachy Joke taldeak nagusituko dira Bartzelonan.
Emanaldi guztiak Apolon, Euskal Etxean bertan, Razzmatazzen, CAT aretoan eta Bikinin izango dira eta sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko tokietan.
Abenduaren 1ean izango da EH Sona Jaialdiaren azken hitzordua, eta DJ Makala arduratuko da jaialdiaren itxiera ekitaldiaz. Azken hau Euskal Etxean izango da, doan, arratsaldeko 20:00tan.
Egitaraua:
Urriak 26, 20:00 / Passeig del Born: Lauroba
Sarrera: Doan
Urriak 27, 20:30 / Apolon: Lisabö + Ama Say
Sarrera: 12/15 euro
Lisabö / Ama Say GAZTEZULOn
Urriak 30, 20:00 / Euskal Etxean: Etxe
Sarrera: 3/5 euro (bazkideek doan)
Azaroak 2, 20:00 / Euskal Etxean: The Hot Wok
Sarrera: 3/5 euro (bazkideek doan)
Azaroak 3, 22:00 / Fontana: The Sparteens
Sarrera: Doan
Maribel de Iriarte GAZTEZULOn
Azaroak 9, 20:00 / Euskal Etxean: Kherau
Sarrera: 3/5 euro (bazkideek doan)
Azaroak 10, 21:00 / Bikinin: We Are Standard
Sarrera: 15 euro
Azaroak 16, 22:00 / CAT : Ruper Ordorika
Sarrera: 10/12 euro (bazkideek doan)
Azaroak 17, 20:00 / Euskal Etxean: Norte Apache
Sarrera: 3/5 euro (bazkideek doan)
Azaroak 23, 21:00 / Razzmatazz 2: Doctor Deseo
Sarrera: 15/18 euro (bazkideek doan)
Azaroak 24, 20:00/ Euskal Etxea n: Peachy Joke
Sarrera: 3/5 euro (bazkideek doan)
Azaroak 30, 21:30/ Apolon: Soziedad Alkoholika
Sarrera: 15 euro (bazkideek doan)
Abenduak 1, 20:00 / Euskal Etxean: DJ Makala
Sarrera: Doan
Sarrera bikoitzak eskuragarri:
GAZTEZULOn EH Sona jaialdiko lau kontzertuetarako sarrerak zozkatzen ditugu. Lisabö eta Ama Say, Doctor Deseo, Soziedad Alkoholika eta Peachy Joke taldeen emanaldietarako sarrera bikoitz bana dugu irakurleen artean banatzeko.
Datozen egunetan, Bartzelona inguruan bazaude, animatu eta parte hartu!