Gaueko erosketa polemikoak
Madrilen dendak egunero irekita izateko pausoak ematen ari dira. Joan den hiletik, Sol auzoko 934 dendek egunero-egunero irekitzeko baimena dute; hau da, gainerakoak ez bezala, igande eta jai egunetan ere zabalik egon daitezke. Erabakiak bisitari gehien duten Madrilgo kaleetan du eragina, eta bertako autonomia erkidegoko gobernuak turismo handiko gunetzat hartu behar izan ditu kaleok, baimen berezia eman ahal izateko. Sol auzoan hartutakoa ez da neurri isolatua, ordea. Izan ere, neurria beste toki batzuetan ezar litekeela jakinarazi du Madrilgo gobernuak. Sindikatuak Solen hartutako erabakiaren erabat kontra agertu dira.