Gastrosiexta, udako planik onena
Uda honetan ez duzu dirurik gastatu beharko bizitzako onenaz gozatzeko!
Uda iritsi da eta planik gabe? Lasai! Garai honetan hiru plan hauekin erabat zoriontsua izango zara; Gastrosiexta! Edo bestela esanda, bapo jan, siesta bota eta sexua praktikatu!
Egia da ez dizugula ezer berririk argitu, baina noiztik ez dituzu hiruak praktikan jarri? Munduko plazer gozagarrienak batzea ideia ona da, eta ez dago oporretan gehiago erlaxatuko edota zoriontsuago egingo zaituen beste ezer. Estresarekin amaitu nahi duzu? Kezkak uxatu? Deskonektatu? Bada jarri segituan praktikan gastrosiexta!
Gastrosiexta ez da soilik plazer bat, gure oinarrizko beharrak asetzeko modua da. Gure osasunerako, gure harremanetarako eta gure burua reseteatzeko ezinbestekoak dira ondo jatea, lo egitea eta sexua. Eta uda, gainera, unerik egokiena da hiru plazer hauek asetzeko; beraz, badakizu, aurtengo oporretan, emaiozu kapritxo bat urdailari, gozatu iratzargailurik gabeko loaldiez eta luze egin txortan!