Gasteizko Xtraclubek gazteentzako aisialdiko jardueretan izena emateko epea zabaldu du

Mota askotako lantegiek, abentura jarduerek eta irteerek osatzen dute datozen hilabetetarako eskaintza.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Xtraclubaren udaberri eta uda denboraldirako programazioa jarri du abian. Aisialdi, kultura, abentura eta kirolarekin lotutako 38 jarduera eskainiko ditu orotara: lantegiak, gaikako ikastaroak, abentura irteerak, erakustaldiak eta kultur bidaiak. Jarduerak 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteei zuzenduak dira.  

Gazteei asteburuetan eguneko aisialdirako eskaintza egitea, aisialdi positiboa sustatzea, eta arrisku-jokabideak prebenitzea da Gazteria Zerbitzuaren helburua. Horrela, "aisialdi ludiko, hezitzaile eta osasungarria" eskaintzen da asmoa, eta gazteei "sozializaziorako eta elkartzeko aukera" ematea. 

Denboraldi honetarako programatutako jardueren arteanargazkilaritza, dantza urbanoa, kantua, parkour, komiki eta lineako patinaje artistiko ikastaroak mantenduko dira, eta, berritasun gisa, sukaldaritzaren inguruko oinarrizko lantegia eskainiko da. Bertan nutrizionista batek osasuntsu jatea eta gozo-gozo jatea bat datozela erakutsiko du. Gainera, hamalau lantegi egingo dira gizarte-etxeetan, hala nola esperimentu zoroak, TikTok, etxeko pizzak, bideo-muntaiak mugikorrarekin, latazko panpinak eta Asiako sukaldaritza. 

Naturaz gozatzeko aukera ere izango dute gazteek, abentura jardueren bidez: hipika hondartzan, surfa, rafting, ferrata-bideak, zuhaitz zirkuituak, salting, mendi ibilerak,  bizikletaz ibiltzeko bide berdeak… Horretaz gain, hiritik kanpoko kultura-bidaiak ere izango dira, besteak beste, Santanderreko badia itsasontziz, Donostiako termak, euskal kostaldetik zeharkaldia…

Hiriko irteerei dagokienez, (kartingbolatokia, puzgarrien ginkana,…) aurten, scape room ekimeneko jarduerek protagonismo berezia hartuko dute, eta gazteei erronka zailak jarriko dizkiete “Street scape” (Karta-sortaren misterioa), eta “Garayo Sakamantekasaren sekretua”. 

Kantu eta dantza lantegien erakustaldia ere egingo dute apirilaren 10ean, 18:00etan, Aldabe gizarte-etxean. Ikasturtean zehar ikasitako abestiak eta koreografiak interpretatuko dituzte lantegietako parte-hartzaileek. 

Otsailaren 22an, 8:30ean, irekiko da jardueretan izena emateko epeaInternetez, 945 161080 telefono zenbakian, edo zuzenean (OMIJen, gizarte-etxeetan eta udal kiroldegietan) eman ahalko da izena. Pertsona bakoitzak hiru jardueratan eman dezake izena aldi berean. Otsailaren 28tik aurrera, ekintza gehiagotan ere eman ahal izango da izena, leku librerik egonez gero.