Gasa, azterketa ez egiteko tresna
Gaixoarena egitea ohi da azterketa batera ez joateko biderik erabiliena gure artean, baina beste herri batzuetan estrategia berriak erabiltzen hasi dira. Gazte portugaldar baten kasua da harrigarriena. Gazte honek gas pozointsu bat erabili zuen irakaslea eta hainbat ikaskide kutsatzeko. Bat bateko gaixotasuna zela eta, azterketa bertan behera geratu zen, baina estrategia ez zaio oso ondo atera gazte portugaldarrari, poliziak ikerketa abian jarri du eta.