Garunak oroitzapen faltsuak sortzen ditu
Giza garuna labirintu bat da neurozientzialarientzat eta urteak daramatzaten nola funtzionatzen duen ezagutu nahian. Oraingoan, gordetzen ditugun oroitzapen guztiak ez direla egiak baieztatu dute.
Garuna aztertzen hasi zirenean, hastapenetan, uste zen inkontzientean ezkutatutako oroitzapenak fidagarriak zirela. Horrela uste izan da denbora luzez. Ikerketa berriak burutu ahala, ordea, jakin da gure garunak gertatzen zaigun hori interpretatu egiten duela eta interpretazio hori gordetzen duela, ez iraganaren ordezkapen objektibo bat. Hain da horrela, oroitzapen batean egon litezkeen hutsuenak bete ditzakeela oroitzapen faltsuekin.
Amstedameko Unibertsitateak burututako ikerketa baten arabera garunak ikustea espero duenaren arabera eraldatzen ditu oroitzapenak. Hau da, dirudienez epe motzerako oroitzapenak ez dira errealitatearen ordezkapen zehatzak. Oroimena ikusi nahi dugun horren eta pilatutako ezagutzen arabera eratzen da.
Gainera, oroitzapen faltsuak ia momentuan eratzen ditugula frogatu du ikerketak, honek gure garun egituran ingon eraginik izan gabe. Beraz, litekeena da epe motzean sortutako oritzapen faltsuak epe luzeko oroimenera igarotzea.
Adibidez, frogatu da bizitu ez duten oroitzapen faltsu bat bizitu dutela konbentzitu litekeela norbait, adibidez haurra zela supermerkatu batean galdu eta negarrez egon zelaren oroitzapena. Mota honetako oroitzapen faltsuak epe luzeko biltegian gordetzen dira eta egia bezala hauteman ditzakegu.
Erreferentziak: Otten, M. et al. Seeing Ɔ, remembering C: Illusions in short-term memory. ONE PLUS, 2023, DOI.
