GARAREN ESPOLIAZIOAREN AURKAKO JAIALDIA LEKUZ ALDATUKO DA
Gara egunkariaren eta prentsa askatasunaren aldeko jaialdi solidarioa azkenik Donostia Arenan (Ilunben) ospatuko da.
Aurreko sarrera guztiak 20 minututan saldu zirela ikusirik, aldaketa honekin 10.000 lagun gehiagok aukera izango dute bere babesa emateko Gara egunkariari. Sarrerak, bihar, apirilak 30, jarriko dira salgai 10etatik aurrera naiz.eus/sarrerak web gunean.
Zita ekainaren 9an izango da eta bertan bete-betean dabiltzan taldeak arituko dira: Berri Txarrak, Huntza, Talco, Gatibu, Los Zopilotes Txirriaos, Nogen, La Furia, Itziarren Semeak, Esne Beltza, Hesian, Siroka, Valtònyc eta Sociedad Alkoholika. Azkar ibili!