Garagardoa hauts moduan saltzea pentsatzen ari da erakunde alemaniar bat
Bere esanetan, formatu hau jasangarriagoa litzateke.
Garagardoaren industriak sekulako eragin kaltegarria du ingurumenean. Milioika eta milioika litro ur garraiatzen dira mundu osoko kontsumitzaileengana. Izan ere, garagardoaren %90 urez osatzen da. Industria erraldoi hau jasangarriago bihurtzeko pausoak ematen ari da eta erakunde alemaniar bati ura bere ekuaziotik kentzea otu zaio.
Iragarri duenaren arabera, hauts formatuan salduko den lehenengo garagardoa garatzen ari da. Modu honetan garraio eta ekoizpen kostuak esanguratsuki murriztuko lirateke.
Neskuik balitz bezala bota behar da edalontzira, ondoren ura gehitu, nahastu eta kito, garagardoa edateko prest. Ideia da tokian tokiko ontzi fabriketara garagardoa hauts formatuan bidaltzea eta bertan botilaratzea, lurraldeko ur lokalarekin nahastuz. Zer iruditzen zaizu? Edango al zenuke?
