Garagardoa, buruko minaren aurkako sendagaia

Edozein sendagai baino hobea omen da!

Zerbeza freskoen maitalea bazara, zorionekoa zu! Ikerketa baten arabera, garagardo bat edatea parazetamol pilula bat hartzea baino askoz ere eraginkorragoa omen da buruko mina desagerrarazteko. Ez diguzula sinisten? Jarraitu irakurtzen!

Greenwicheko unibertsitateak egindako ikerketak dioenez, alkoholak badu mina lasaitzeko gaitasuna, eta kasu askotan edozein analgesikok baino efektu zuzenagoa du. Alkoholak lasaigarri baten moduan eragiten dio gure nerbio-sistemari eta une batzuez minak kentzen ditu. Dena den, ikertzaileek ohartarazi dute horrek ez duela esan nahi inondik ere alkohola gomendagarria denik minaren aurka; baina noizbehinka garagardo bat edateak dituen onurak onartu dituzte.

GARAGARDOAREN BESTE ONURA BATZUK: