Garabi suizidaren amodioak

Jon Kondak Iruñeko aparkaleku batera joan beharko du bere ezkon gauean, garabi batera igo den emakume batek bere buruaz beste egin ez dezan. Emakumeak poema batzuk errezitatuko dizkio Kondari eta norenak diren asmatu ezean bere burua botako du. Ahal duen guztia egingo du ezkonberriak garabian dagoenaren arreta bereganatzeko. Errok istorio bereziak eta interesgarriak tartekatu ditu kontakizunean, nahiz eta uneren batean astun samarra gerta litekeen hainbeste istorio pilatzea hari nagusiari heldu beharrean.