Gameluak, etorkinen integrazioa errazteko

Norvegiako Loeten herriak 20 gamelu erosiko ditu, bertan bizi diren etorkinen integrazioa errazteko. Etorkinez arduratzen den funtzionarioak azaldu duenez, “gameluak nomada izan diren hainbat errefuxiaturen bizitzaren parte dira, eta, horien integrazioa errazteaz gain, gameluen hazkuntzak lanbidea ekarriko die”.