'Game Of Thrones' telesaileko gazteluetako baten jabe izan nahi?
Saga famatuko gotorleku ezagunetako bat zurea izan daiteke!
Game Of Thrones telesail zein liburu-sagaren jarraitzaile sutsua bazara, adi! Telesaileko gaztelu harrigarri eta ederretako bat salgai jarri dute: Riverrun gaztelua, Tully familiaren etxea. Gaztelua Irlandan dago, Gosford kondeena izan zen, eta XIX mendekoa da.
Gaztelua erabat berritu zuten 2006an, eta egun, luxuzko 23 apartamentu ditu barruan. Salgai jarri berri dute, 562 mila euroren truke. Tully bat izateko prest?