'Game of Thrones' 'Breaking Bad' baino telesail hobea al da? sareak sutan!

'Game of Thrones' telesail entzutetsuaren 8.denboraldiko trailer berriak sareak sutan jarri ditu azken egunotan. Twiterren eragin zituen aipamen guztien artean ordea, erabiltzaile batek jaurti zuen galdera batek piztu du arreta gugan; "Game of Thrones, Breaking Bad baino telesail hobea da!" zioen. Galdera hori jaurti zuenetik, sare sozialaren zimenduak astindu, mundua bitan banatu eta bi telesailen arteko guda interaktibo bat sortu da. Hau da gure iritzia:

'Game of thornes'

ZERGATIK IKUSI

BITXIKERIAK

 

'Breaking Bad'

ZERGATIK IKUSI
• Azken hamarkadako gidoilariek, motibazio eta jokabide ilunez eraikitako pertsonaiak sortzeko erakutsi diguten grina kontuan izanik, Vince Gilliganek guztietan nortasun amoralena duen pertsonaia sortzearen meritua duelako: Walter white (Brian Cranston), merezimendu osoz, ikono kategoria irabazi duen pertsonaia berdingabea sortu du.
• Pertsonaia ahaztezinez eraikitako istorio berdingabe bat delako. Telesail osoan zehar, metamorfosi-koral baten testigu bilakatzen gaituzten aktore zoragarriz osaturikoa.
• Erritmo narratiboa, koloreen erabilera, sinbolismoz beteriko planoak (Ozymandias atal ikaragarria adibidez), maisulan mailara igoarazi dute telesaila.
Twin Peaks, The Sopranos, The Wire, Lost eta Mad Menekin batera, telesailen historian arrasto ezabaezina utzi duelako, sormen iraultza horren erantzuleetako bat bihurtuz.
• Maisutasunez zuzendutako bost denboraldiak, amaiera perfektu batekin bukatzen direlako

BITXIKERIAK
• Showtime, TNT, FX eta HBO damutu egingo dira telesaila aireratzeari uko egin izanaz: hamar Primetime Emmy sari, hiru Emmy Brian Cranstonek, bi Aaron Paulek, eta bat Anna Gunnek. Urrezko Globoetan hainbat izendapen eta Guinness errekorrak lortu ditu hainbat web-orrialdetan, historiako puntuazio altuena duen telesaila bihurtzeagatik.
• Bryan Cranston X-files telesailan izan zuen paperagatik izan zen hautatua.
• Saiakera bakarrean lortu zuen Bryan Cranstonek pizzaren sekuentzia famatua egitea.
• Jesse Pinkmanek, telesailean zehar jaurtitzen dituen "yo" eta "bitch" guztiak gidoian azaltzen dira.
• Walter Whiten loteria-txartelaren koordenatuak jarraituz gero, (N 34, 59º, 20º, W 106, 36º, 52) Albuquerquen kokaturiko, ‘Q Studios’etara iritsiko ginateke, telesaila errodatu zen kokalekua.
SaveWalterWhite.com web orrialdea benetan existitzen da.
• Hasierako tituluetan, Methamphetaminaren formula kimikoa azaltzen da: C10H15N.
• Telesailak, guztira 62 atal ditu. 62. elementu kimikoa Samariuma da, minbizia duten gaixoekin tratamendu gisa erabiltzen dena.

GURE ONDORIOA

Ahal izanez gero biak ikusi, bestela argi eta garbi: BREAKING BAD da gure aukeratua!