Galiziak edari energetikoen salmenta eta kontsumoa mugatuko die adin txikikoei
Edari energetiko hauek alkoholaren maila berean jarriko ditu. Araua oraindik elaborazio fasean dago, baina aurreikusten denaren arabera mota honetako produktuen iragarkiak ere debekatu nahi ditu.
2024tik aurrera Galizian adin txikiko gazteek ezingo dute edari energetikorik kontsumitu, ez euren erosita behintzat. Galiziako Osasun Aholkularitzaren lege proiektuaren helburua adin txikikoen adikzioen prebentzioa da. Horregatik, edari energetikoak alkoholaren maila berean jarri nahi ditu. Honela, datorren urtetik aurrera debekatuta egongo da adin txikikoei edari energetikoak saltzea. Araudiak umeei zuzendutako iragarkiak debekatzea ere aurreikusten du, El Faro de Vigo egunkariak aurreratu duenez.
Edari energetikoek 100 mililitroko 32 mg kafeina dute. Beraz, 500 mililitroko lata batek, -hau da, merkatuko latarik txikienak-, duen kafeina bi kafe espresoren parekoa da. Xuntak, Galiziako gobernuak, azpimarratu duenez, mota honetako produktuen kontsumo gehiegizkoak osasunean dituen eragin negatiboak murriztea du helburu neurriak.
Edari hauen gehiegizko kontsumoak hiru eragin nagusi ditu: kafeinaren kopuru izugarria, azukre kopuru izugarria eta sarritan edari energetikoak alkoholarekin batera kontsumitu ohi direla. Arazo askotarikoen artean, substantzia hauen gehiegizko kontsumoak loan eragiten du, suminkorragoak bihurtzen gaitu eta bihotz-arazoak eragin litzake.
Espainiako Elikagai Segurtasuneko Agentziaren (AESAN gaztelaniazko sigletan) datuen arabera 11-17 urtetako nerabeen artean lo nahasteak agertu daitezke egunean 60 mg kafeina baino gehiago kontsumitzen badira, hori 200 ml lirateke, hau da, edari energetikoen latarik txikiena baino kopuru urriagoa, pentsa!