Galder Gaztelu-Urrutiaren opera prima-k Film Onenaren saria irabazi du Sitgesen
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. astea inauguratzeko emango dute filma Donostian, hilaren 26an.
Zinemagile bilbotarraren lehen film luzea da El hoyo, eta Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Jaialdiko sari nagusia jaso du, efektu berezi onenen saria eta publikoaren sariekin batera; gainera, Gaztelu-Urrutiari zuzendari berri onenaren Citizen Kane saria eman diote.
David Desolak eta Pedro Riverok idatzi dute gidoia, eta Ivan Massague, Antonia San Juan, Zorion Egileor, Emilio Buale eta Alexandra Masangkay dira protagonistak.
Hau ez da filmak jasotako lehen saria; hain zuzen, Torontoko zinemaldiko Midnight Madness saileko Publikoaren saria lortu zuen irailean. Donostian ikusteko aukera duzue hilaren 26ean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astean.