Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Silencio'

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.

'SILENCIO’
⭐⭐⭐(3/5)
Eduardo Casanova
3 atal
Movistar

Oharra: Silencio ez da ohiko beldurrezko telesaila, eta litekeena da ikusleria zabalari zuzendutako obra ez izatea. Eduardo
Casanovaren lana ezagutzen dutenek ongi dakite zein berezia den bere estiloa eta forma; onerako zein txarrerako, inor epel
uzten ez duen zinegile horietakoa da. Kasu honetan zinegileak banpiroaren mitoa erabili du beldurraren, gaixotasunaren eta
estigmaren historia soziala zalantzan jartzeko. Hogei minutuko hiru ataletan bi garai lotuko ditu: XIV. mendeko Izurri Beltza
eta laurogeiko hamarkadako GIB/hiesaren epidemia. Proposamen ausarta da, pertsonalki eta politikoki indartsua. Bere
genero nahasketak, estetika apurtzaileak eta tabuak aurrez aurre jartzeko asmoak argi uzten dute helburua ez dela ikusle
guztiak asebetetzea, hausnarketa eta eztabaida eragitea baizik.

Onena: Estetika.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: What We Do in the Shadows (Taika Waititi eta Jemaine Clement, 2019).