Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Portobello'

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.

'PORTOBELLO’
⭐⭐⭐⭐(4/5)
Marco Bellocchio
6 atal
HBO Max

Telesaila 1982. urtean girotzen da. Arrakastaren gailurrean dago Enzo Tortora telebista aurkezlea. Audientzia handieneko ordutegian ematen den saioa aurkezten du: 28 milioi ikus-entzule biltzera iristen den programa fenomenoa da Portobello. Bitartean, Irpinian lurrikara batek astinduko du hegoaldea, eta hondamendi hark kolpe latza emango dio jada ahulduta zegoen Camorraren egiturari. Testuinguru nahasi horretan, Giovanni Pandicok damutzea erabakiko du: mafiako kideak salatu eta justiziarekin kolaboratzeari ekingo dio. Epaileen aurrean deklaratzen duenean, ordea, inork espero ez zuen izen bat aipatuko du: Enzo Tortora. Osagai horiekin guztiekin,
Marco Bellocchiok telesail berezi eta mamitsua osatu du. Lehen lerroan jarri du sistema judizialaren hauskortasuna eta iritzi
publikoa akusazio-auzitegi bihurtzeko duen erraztasuna, baita froga sendorik ez dagoenean ere.

Onena: Marco Bellocchioren zuzendaritza lana.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Esterno notte (Marco Bellocchio, 2022).