Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'L'affaire Laura Stern'
Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
‘L'AFFAIRE LAURA STERN’
⭐⭐⭐(3/5)
Akim Isker
4 atal
Filmin
Laura Stern da protagonista, Frantziako herri txiki bateko farmazialaria. Femmes Debout (Emakumeak Zutik) izeneko elkartea sortu du, egoera zaurgarrian dauden edo genero indarkeria jasan duten emakumeei babesa eskaintzeko helburuz. Astero biltzen dira farmaziaren atzeko gela batean, eta bertan emakumeek askatasunez hitz egin dezakete beren beldurrez eta traumez. Laurari esker, babes-sare bat eraiki dute. Baina elkarteko kideetako baten hilketa bortitzaren lekuko bihurtzen denean, egoerak erabat gainezka egingo dio, eta egia eta justizia bilatzeko bide arriskutsu bati ekingo dio. Gaitz sozial sakon bat thriller moral bihurtzeko duen trebezia da telesailaren bertuterik handiena. Poliziaren eraginkortasuna, justizia-sistemaren mugak eta biktimak babesteko mekanismoen gabeziak ere kolokan jartzen dira. Zenbait erabaki narratibo, Lauraren harreman erromantikoa kasu, behartuegiak dira, baina telesail bizi, konprometitu eta deserosoa da.
Onena: Gaia.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: I Fought the Law (Erik Richter Strand, 2025).