Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'I fought the low'
Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
‘I FOUGHT THE LAW’
⭐⭐⭐ (3/5)
Erik Richter Strand
4 atal
Filmin
Azken urteotan benetako krimenetan oinarritutako fikzio ugari estreinatu da, baina I Fought the Law telesail laburrak fokua bestelako leku batean jartzen du: hilketa batek familian izan duen eraginean eta batez ere amaren borroka nekaezin eta kementsuan. Ann Mingen benetako istorioa kontatzen du: 1989an, Ingalaterrako Billinghamen, Julie Hogg hogei urteko alaba galdu zuen gizonezko batek modu basatian hil zuelako. Erruduna nor zen argi zegoen arren, poliziaren eta sistema judizial osoaren akatsen, axolagabetasunaren eta zabarkeriaren erruz, hiltzailea aske utzi zuten. Amak hamazazpi urte eman zituen alabaren hilketagatik justizia lortu nahian. Protagonistaren rola Sheridan Smith aktoreak jokatu du. Hark darama telesailaren ia pisu osoa, eta antzezpen hunkigarri bezain boteretsuarekin bihotzera heltzen da. Emakume indartsu baten borroka politikoa, soziala eta etikoa erakusten du.
Onena: Sheridan Smith.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: The Sixth Commandment (Saul Dibb, 2023).