Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Pillion'
Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
'PILLION’
⭐⭐⭐ (3/5)
Harry Lighton
106 minutu
HBO Max, Movistar, Prime Video edo Filmin
Harry Lightonek, bi gizonezkoren arteko harremanaren bidez –Ray eta Colin, Alexander Skarsgard eta Harry Melling–, sexu-
menpekotasunaren paisaietan barrena egindako ibilbidea proposatzen du, begirada ironiko eta ausartez. Filmak BDSM dinamikek zeharkatutako harremanak arakatzen ditu, eta zalantzan jartzen du menderatze adostuaren eta menderatze emozionalaren arteko muga. Maitasunaren mugez eta harreman baten barruko rolen zaurgarritasunaz lotsarik gabe hitz egiten du, epairik egin gabe. Azpimarratzekoa da, gainera, pertsonaien homosexualitatea ez dela narrazioaren gatazkaren iturburua. Protagonistaren ingurunean guztiz normalizatua eta integratua ageri da; ez da azalpenik behar, ezta justifikaziorik ere. Filmaren interes nagusia ez da identitatea bera, baizik eta harreman jakin batzuk nola eraiki eta mantentzen diren, akordio zehatz eta adostuen bidez.
Onena: Aktoreak.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: All of Us Strangers (Andrew Haigh, 2023).