Gaizka Izagirreren film gomendioa: ‘AFFEKSJONSVERDI’
Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
‘AFFEKSJONSVERDI’
⭐⭐⭐(3/5)
Joachim Trier
135 minutu
Prime Video/ Movistar +
Joachim Trierrek metanarrazioa erabiltzen du Noraren (Renate Reinsve) istorioa kontatzeko; ama galdu ondoren, Gustav aitarekin, gainbeheran dagoen zuzendariarekin, dituen gatazkak kudeatu behar dituen aktorea da. Gustavek, bere harremana eta ibilbidea sendotu nahian, hurrengo filmeko protagonista izatea eskainiko dio, baina Norak ezezkoa emango dio. Reinsvek antzezpen lan neurritsua eta sakona eskaintzen du, bere pertsonaiaren barne-borroka modu fin eta sinesgarrian harrapatuz. Kontakizuna, batez ere, familiaren etxean garatzen da, non horma eta gela bakoitzak oroitzapen zaharrak eta zauri emozional ez-osasuntsuak gordetzen dituen. Etxea, bere presentzian eta isiltasunean, protagonisten emozioak eta barne-gatazkak islatzen dituen beste pertsonaia bihurtzen da, eta istorioaren korapiloak modu bisual eta sentikorrean nabarmentzen laguntzen du.
Onena: Renate Reinsve.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: The Worst Person in the World (Joachim Trier, 2021).