Gaindosiak eragindako heriotzak

Albuquerque hiriburu duen Mexiko Berria estatuan jazotzen dira, estatistikoki, heroina eta sendagai gaindosien ondoriozko heriotza gehien AEBen baitan. Herrialde osoan 37.000 lagun inguru hil ziren iaz, –2000. urtean 17.000 izan ziren–, trafiko istripuetan baino gehiago. Azken hilabeteetan heroina gaindosiagatik zendu diren Philip Seymour Hoffman eta Cory Monteith aktore ospetsuen kasuek auzia berpiztu dute, eta herrialdeko agintariak azalpen bila hasi dira. Diotenez, Mexikotik inportatutako heroina kopuruaren gorakada izan daiteke arrazoi nagusietako bat, sendagaien ordez, oinazea arintzeko erabiltzen baitute milaka herritarrek.