Gai-jartzaile tailerra egingo dute apirilaren 13an Gasteizen

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta datorren apirilaren 13an gai-jartzaile ikastaroa egingo dute Arabako hiriburuko Amaia Zentroan. Tailerra doan izango da eta parte hartu nahi baduzu, dagoeneko zabalik da izen-emate epea!



Ikastaroa apirilaren 13an egingo dute, eta bi zatitan banatu dute egitaraua. Hasteko, goizeko 9:30etatik eguerdiko 12:00ak bitarte Josu Goikoetxea gai-jartzailea ariko da, Izan gai-jartzaile plazan saioa zuzentzen.

Bigarren txanda berriz, Uxue Alberdi bertsolariaren eskutik joanen da eta bertsolariaren begirada abiapuntu izanik, 12:00etatik 14:00ak bitarte, Gaiaren trataera, bertsolarien aldetik saioa aurkeztuko du.

Ikastaroan izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta parte hartu nahi duen guztiak araba.sustapena@bertsozale.com helbidera mezu bat bidali beharko du.