Gabonak bizarretara iritsi dira!

Adi azken joera hipsterrari!

Urtearen azken hilabetean sartzera goaz, eta Gabonak ate joka ditugu... eta haiekin batera, sareak astindu dituen joera hipster berriena! Adi bizardunok; Gabon hauetan, dekoratu zuen bizarrak!

Gabonetako argiak, bolak, purpurina... denak balio du bizarrak edertzeko unean. Movember mugimenduan bibotea utzi bazenuen ere, ez galdu zure aurpegia alaitzeko aukera!

Jarraian, sarean ikusi ditugun eredu originalenak bildu ditugu inspirazio moduan; zein izango ote da zurea?