“Future Flashback”

Jazz musikaren eraginpean sortutako musika elektronikoa entzun daiteke Kevin Post-en disko berrian. Egia esan, aurreko diskoetako edukia ere horrela definitu genezakeen, baina oraingoan, aurrekoetan ez bezala, jazza, musika elektronikoa janzten duen osagaia baino, diskoaren muina bera da. Beste era batera esanda: oraingoan, jazzak Kevin Yost-en diskoetan ez zuen protagonismoa lortu du. Agian, house erritmikoaren zale askori, ez zaie aldaketa hau gehiegi gustatuko, baina dantza erritmoak baino zerbait gehiago bilatzen dugunontzat, aldaketa pozgarria da.