FUCKING COWBOYS ***
Afrika iparraldeko leinua da gnawa. XVI. mendean, Fez eta Aljerreko jauntxoek, Sudan mendebaldetik iparraldera, esklabo eraman zituzten gnawatarrak. Musika talde honek leinu haren omenez du izena, eta taldekideak Frantziako Grenoble hirian bizi dira. Musika aldetik, perkusio erritmoak dira taldearen oinarria, rai, reggae, ragga eta rap doinuekin batera. 14 urtetan estudioko hiru disko grabatu ondoren, taldea desegitea erabaki dute orain. Euren kantu esanguratsuenak jasotzen dituen zuzeneko diskoa duzue honakoa (DVD-arekin batera). Merezi du.