Fuck homophobia
Kuala Lumpurren eta Malaysia osoan ez da giro lesbianentzat. Islamiar Kontseilu Nazionalak debekatu egin ditu emakumeen arteko sexu harremanak. Horrez gain, gizonezkoen jokaerak izatea edo haiek bezala janztea ere debekatu diete emakumeei. Abdul Shukor Husin islamiar kontseiluko presidenteak esan duenez, emakume askok gizonezkoen janzkera eta jokaerak miresten dituzte, baina gizonezkoarena egiterakoan, emakumeek euren emetasuna ukatzen omen dute. Penagarria benetan.