From Hell (Desde el infierno) ***
1888, Londres. Eraildako prostituten gorpu odoleztatuek Whitechapel auzuneko karrikak gorriz tindatu dituzte. Izua da nagusi. Hiltzailea Jack ankerra da eta erraiak kentzen omen dizkie biktimei. Baina inork ez daki nor ezkutatzen den Jack misteriotsu horren atzean. Scotland Yard prestijiotsuak Frederick Abberline polizia-inspektore bitxiari eman dio kasua ikertzeko ardura. Mary Kelly prostituta liraina detektibe gaztearen adiskide eginen da, eta laguntza eskainiko dio hiltzailea harrapatzeko. Suspensea eta beldurra dira filmaren ardatz nagusiak. Hughes anaiek film interesgarria dakarkigute, zinez.