'Friends' egun batez...

Telesail ezagunaren zaleak zorioneko dira!


Rachel, Chandler, Monica, Ross, Phoebe eta Joey telebistara bueltatuko dira; hori bai, egun bakarrez. Kontua zera da, Cheers, Frasier, The Big Bang Theory eta beste hamaika telesail zuzendu dituen James Burrows ezagunak duela gutxi bere 1.000. atala errodatu zuela, eta NBC kateak bi orduko saio berezi batekin omenduko du datorren otsailaren 21ean. Friends telesailaren hamabost atal ere zuzendu zituen, eta, hala, omenaldian parte hartuko du Manhattango seikoteak.