Freida Pinto: Bombaytik Hollywoodera
Freida Pinto aktorea 1984ko urriaren 18an jaio zen Bombay hirian, Indian. 24 urte besterik ez ditu, beraz. Hala ere, begi belzdun neska eder hau bizitzako unerik onenean dago, edo bai, behintzat, bere ibilbide profesionalaren gailurrean. Iaz arte, Freida ez zen inor Hollywoodeko unibertso egozentrikoarentzat. Are gehiago, ez zen existitu ere egiten. Baina hori aldatu egin zen Danny Boyle zuzendari ingelesa bere bidean gurutzatu zenean, eta Slumdog millionaire filmean rol garrantzitsua eskaini zionean. Freidak onartu egin zuen enbidoa eta, aktore gisa egindako lehen lan horrekin, mundu guztia maitemindu zuen. Ordutik honakoa aski ezaguna da: Slumdog millionaire-k zortzi Oscar irabazi zituen iaz, eta Freida Hollywoodeko izar bihurtu da.
Ipuina dirudi, baina egia biribila da. Freidaren bizitza erabat aldatu da lipar batean. Duela bi urte eskas, hautaprobak egin eta egin aritzen zen garai ilun hartan, Freidak ezin zuen imaginatu ere egin gaur egun Woody Allen zuzendariaren musa berria izango zenik. Manhattango maisu hipokondriakoak nola jo zezakeen existitu ere egiten ez zen neska exotiko horrengana? Orain, ordea, Allenek Londresen grabatu nahi duen film berriaren protagonistetako bat izango da, eta ondoan izango ditu, Naomi Watts, Josh Broslin, Anthony Hopkins, Antonio Banderas to eta no!
Dena den, Freidak eskuartean beste proiektu batzuk ere baditu. Allenek bezala New Yorkekin lotura estua duen beste zuzendari ausart batek, Julian Schnabelek, Freida fitxatu du Miral pelikulan parte har dezan. Drama historiko bat izango da, 1948an Palestina zatitu eta Israelgo estatua sortu zuten garaikoa. Gatazka odoltsu horren erdian, ospitale bat sortzen saiatzen diren bi lagunen rola jokatuko dute Freida Pintok eta Willen Dafoek. Aurrez aurreko baterako, ez diote kontrario makala jarri: Dafoe jauna. Irribarreari eutsiko al dio Freidak?