Freddy Vs. Jason *
Infernutik ihes egitea lortu du Freddy Krueger zitalak. Ez da handik bakarrik itzuli, ostera. Jason Voorhees Friday the 13th filmeko hiltzailea ere ekarri baitu berarekin. Hasiera batean, nerabetxoak hiltzeko erabiliko du Crystal Lake kanpamentuko psikopata Freddy atseginak. Baina, Freddyren txotxongilo izateaz akituta, amesgaiztoen jaunari oldartuko zaio Jason. Bride of Chucky dibertigarriaren egileak, asmo komertzial hutsa xede, beldurrezko ekoizpen kaskarra errodatu zuen.