Frantziak trenagatik ordezkatu litezkeen hegaldi laburrak debekatu ditu
Frantziak distantzia laburreko hegaldiak debekatu ditu, beti ere bi ordu eta erdi baino gutxiagoko tren bidaiagatik ordezkatu balitezke.
Clement Beaune Garraio ministroak bere poza azaldu du: "Berotegi efektuko gasen murrizketen politikan pauso handi bat da. Harro nago Frantzia aurrendaria delako".
Kutsaduraren aurka egitea da neurri honen argumentu nagusia. Europako Ingurumen Agentziaren datuen arabera, bidaiari bakoitzak, hegaldiko kilometro bakoitzean 285 gramo CO2 sortzen ditu. Horregatik lehenetsi da trena, gutxien kutsatzen duen garraioa baita.
Lege berria "ahalik eta azkarren" sartuko da indarrean, nahiz eta ez den zehaztu noiz. Momentuz, hiru helmugei eragingo die: Paris-Orly - Bordele, Paris-Orly - Nantes eta Paris-Orly - Lyon, baina hiru urtetara berriz ere berrikusi egingo da eta litekeena da helmugai gehiagori ere eragitea etorkizunean.