Frantziak supermerkatuetatik plastikoa murriztearen aldeko apustua egingo du

Honela, Frantzian, eta honenbestez Ipar Euskal Herrian, ezingo dira fruta eta barazkiak plastikozko ontzietan saldu.

Frantziak supermerkatuetako arauak aldatu ditu eta erabilera bakarreko plastikoa debekatu du fruta eta barazkietan. Urte honen hasieratik fruta eta barazki gehienak ezingo dira plastikokoz ontzietan saldu. Gainera, protokolo hau indarrean mantenduko da, 2026. urterako, plastikozko ontziekin erabat amaitzeko helburuarekin. 

Sagarrak, laranjak, bananak, udareak, tipulak, limoiak eta bestelako hainbat frutek ezingo dute plastikoa eduki saltokian. Euren neurriagatik, salmenta ontzirik gabe saltzea zail den elikagaiekin (cherry tomateak esaterako) denbora apur bat gehiagoan erabili ahal izango dituzte plastikozko ontziak. Halaber, behin epe muga amaituta alternatiba berriak bilatu beharra izango dute produktu horiek saldu nahi badituzte. Honela, plastikozko ontziak erabat debekatuak egongo dira 2023. urteko ekainerako cherry tomateentzat edota lekentzat. 2024. urte amaierarako endibiak, zainzuriak, barrengorriak eta zenbait entsalada eta belarren ontziak ezingo dute plastikozkoak izan. 2026. urteko ekainerako mugurdi, marrubi eta bestelako baiak plastikorik gabe saldu beharko dira. 

Plastikoa ezabatzeko ahaleginetan beste neurri batzuk ere hartu dira. Honela, jatetxeek elikagaiekin batera ezingo dituzte plastikozko jostailuak oparitu haurren menuetan. Gainera, debekatua dago aldizkari eta egunkariak plastikoetan bilduta entregatzea. Ontzi biodegradagarriak ez dituzten te eta infusioak ere debekatuak geratu diraBestalde, ura betetzeko guneen instalazioak bultzatu dira, berrerabili litezkeen botilekin hiritarrak horietara joan daitezen. Kalkulatzen da, neurri hauekin, mila milioi plastiko piezen erabilera ekidingo litzatekeela urtero. 

Denek ez ditu neurri hauek begi onez ikusi, ordea. Frantziako Fruta Saltzaileen Federazia ez dago ados. Produktu solteak saltzea konplikatua dela diote, bezero batzuk fruta ukitzen dutelako eta horregatik beste bezero batzuk ondoren ez dutelako erosten. 

Izan ere, plastikorik gabeko bizi estilo berriak aldaketa sakonak exijitzen ditu, ez legeetan bakarrik, baita hiritarren ohituretan ere. Alternatibak egon badaude, baina praktika berriak sustatzea beharrezkoa izango da erosleak gustura geratzeko eta bide batez, ingurumena zaintzeko.