Frank Carter & The Rattlesnakes-ek diskoa berriaren aitzakian Gasteizen kontzertu bat emango du

Disko berria dute esku artean Frank Carter eta bere taldeak eta gainera Gasteizen data bat iragarri dute 2022eko otsailean.

Bere laugarren diskoa Sticky deituko da eta urriaren 15ean kaleratuko da. Gainera, apirilean partekatu zuen My Town aurrerapen kantuan Idles taldeko Joe Talbot-ek kolaboratzen zuela entzun genuen pozarren. Diskoak Primal Scream-eko Bobby Gillespie-ren kolaborazioa ere izango omen du, besteak beste. 


"Norbaitek esan dit diskoak euren gaztetasuna berriz sentitzea eragin diola", aipatu du Carter-ek. "Diskoak egiten dituzunean hori da egin nahi duzuna. Nostalgikoak, baina klasikoak. Atenporalak, baina baita modernoak ere".

Birako zenbait data ere iragarri ditu eta Euskal Herritik otsailaren 12an pasako da, hain zuzen, Gasteizeko Jimmy Jazz aretotik. Diskoa aurrez erosten duten guztiek sarrerak beste guztiek baino lehenago (uztailaren 14an) erosteko kode bat jasoko dute. Bestela, ohiko sarrerak uztailak 16etik egongo dira eskuragarri route.resurrectionfest.es webgunean 10:00etatik aurrera. 

Azkenik, aipatu diskoko beste aurrerapen bat ere argitaratu dutela britainiarrek, oraingoan lanari izena ematen dio kantua: