Frances Ha

Francesek 27 urte ditu, Sophie lagunarekin bizi da eta New Yorkeko dantza konpainia bateko dantzari izan daitekeela amesten du. Gaztetasuna, adiskidetasuna eta baikortasuna muinean dituen film xume honek, inprobisaziotik asko duten elkarrizketa zorrotzak eta irudi zuri-beltz ezin ederragoak uztartzen ditu.